XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1) Dirua falta denean: Zb. / Eguna / Kontaketako diferentziak / Kutxa.

2) Dirua sobran dagoenean: Zb. / Eguna / Kutxa / Kontaketako diferentziak.

g) Bankuak oraindik abonatu ez dituen k / k-ko interesak: Zb. / Eguna / Bankuak / Sarrera finantzarioak.

h) Aktibo finkoaren amortizazioa: hau da, erabiltzen diren ondasunak (mobiliarioa, makinaria......) urtetan zehar zahartzen direlako edo gastatzen direlako, jasaten duten baliogalera.

Oharterazpena, bi eratara egin daiteke: - Era zuzenean: Aktibo finkoaren kontua gutxiagotzen edo beheratzen denean: Zb. / Eguna / Amortizazioa / Mobiliario eta ekipamenduak.

- Zeharkako eran: hemen, aktibo finkoaren kontuak ez du aldaketarik edukitzen baizik eta bere ondoan pasiboko kontu bat sortzen dugu; kontu horrek ondoko baldintza bete beharko du: ezin du pasibo galdagarrikoa ez eta netokoa izan.

Kontu berri honek aktibo finkoko kontuaren gutxiagotzea adierazten du.

Zb. / Eguna / Amortizazioa / Amortizazio metatua.